Zerbitzuaren berrezartzea

Entradilla

Astelehenean, maiatzak 11, trenbidean, metroan eta Gasteizko tranbian lanegunetako ohiko zerbitzua berreskuratuko da

Body

COVID-19ak sortutako egoeran zehar abian jarritako zenbait neurriei eskaintza egokitze prozesuan, Euskotrenek datorren astelehenetik, maiatzaren 11tik aurrera, Bizkaiko eta Gipuzkoako trenbideko, Bilboko metroko 3. Lineako eta Gasteizko Tranbiako zerbitzuak luzatu egingo ditu, horrela astelehenetik ostiralerako lanegunetako ohiko maiztasuna berreskuratuko du. 

Bilbon metroko 3. Lineako kasuan salbuespen bat egongo da, izan ere ostiraletako gauean zerbitzurik ez da egongo. Euskotrenek kudeatutako gaueko zerbitzuak etenda daude COVID-19a dela eta sartutako ezohiko neurriak abian jarri zirenetik aurrera.

Topoko zerbitzuan Hendaiako geltokiak itxita jarraitzen du, Lasarte Oria eta Irun Ficoba arteko zerbitzua eskainiz.

Usansoloko Ospitalera eta Zamudioko Elkartegira doazen autobus zerbitzuek ere ohiko ordutegia berreskuratuko dute.

Informazio gehiago lortzeko helburuarekin, erabiltzaileek eskura dute 944 333 333 informazio telefono zenbakia, www.euskotren.eus web orrialdea, @euskotren twitter gunea, eta Euskotreneko APP ofiziala.


Igorpen data: 2020-05-07