Apirilak 20

Entradilla

Euskotrenek datorren astelehenean metroko 3. Linean jenderik gehien dagoen orduetan ohiko maiztasuna berrezarriko du

Body

Datorren apirilaren 20tik aurrera, Euskotrenek Bilbon metroko 3. Linean erabiltzaile gehien dagoen orduetan zerbitzuaren %100 berreskuratuko du (noranzko bakoitzean 8 zirkulazio orduko iritsiko da), egungo eskaeraren asetzea erraztuz, eta baita osasun agintariek gomendatutako segurtasun distantzia mantentzeko ere.

COVID-19ak alarma egoeran zehar abian jarritako zenbait neurrien eskaintza egokitze prozesuan, Euskotrenek datorren apirilaren 20tik aurrera (astelehena) 3. linearen zerbitzua hedatu egingo du, eta ohiko zerbitzuaren %100 berreskuratuko du jenderik gehien dagoen orduetan. Ordutegi berria izango du Konpainiak Txorierrin, Durangaldean eta Urdaibain gaur egun duen trenbide zerbitzuarekin koordinatuta, eta Zamudioko Parke Teknologikora autobus-zerbitzua ere eskainiko du.

COVID-19a eusteko ezarritako neurrien artean, Amarako (Donostia), Durangoko, Gernikako eta Zazpikaleakeko (Bilbo) Bezero Arreta Bulegoetan arreta presentziala bertan behera geratu da, jakinarazpen berrira arte itxita daudelako. Erabiltzaileek Euskotrenekin komunikatu nahi izanez gero, honako kanalak dituzte: 944 333 333 telefonoa; BABeko posta elektronikoak (oacdon@euskotren.eus // oaczaz@euskotren.eus // oacdur@euskotren.eus // oacger@euskotren.eus); kexak, iradokizunak eta erreklamazioak egin daitezkeen web orrialdea www.euskotren.eus; twitterra,@euskotrenEJGV; eta app ofiziala.

Era berean, Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca (ETS) eta Euskotren trenetako eta tranbietako azpiegitura desberdinetan intentsitate handiko garbitasun lanak egiten ari dira, eta baita garraio publikoko zerbitzu desberdinen material mugikorreko parkean ere.

 

Archivo adjunto