Zerbitzu berezia

Entradilla

Bilboko tranbia / Autobusak (maiatzak 15): aldaketak zerbitzuetan Athletic - Osasuna norgehiagoka dela eta

Body

Igandean, maiatzak 15, aldaketak egongo dira tranbia eta autobus zerbitzuetan Athletic - Osasuna norgehiagoka dela eta. 

TRANBIA 

Partidarako joan-etorrietarako zerbitzu erregularra eta errefortzuko tranbiaren bat eskainiko da. Norgehiagoka bukatu ondoren, zerbitzuaren mozketa burutuko da La Casilla-Euskalduna tartean, 21:20tik 21:50era  gutxi gorabehera. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko. Tarte horretan, tranbiak Euskaldunatik aterako dira Boluetarantz. 

 

AUTOBUSAK

Arratsaldeko 16:40tik 21:40ra arte, Bilbo – Leioa –Getxo autobus lineako zerbitzua (Artxandako tuneletik doana) Getxotik etaLeioatik datozen zerbitzuak Bilboko Kale Nagusia 74ko geralekuan amaituko dira.

Horrez gain, Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Kale Nagusia 63tik abiatuko dira. Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen den baino 10 minutu beranduago egingo dira. Horrela, 16:40ko irteera 16:50ean izango da eta horrela 21:50era arte. Hori dela eta, 22:30eko irteera Leioara joango da, Luis Briñas kaletik irtenda.

Beraz, arratsaldeko 16:40tik 21:40ra arte, Luis Briñasen dagoen erabiltzaileen igoera eta jaitsiera geralekua bertan behera geldituko da.
 

Euskotrenek garraio publikoan musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela gogorarazten du.
      

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota twitterreko @euskotren gunean eta Euskotrenen APP ofizialean