Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: abenduaren 11n zerbitzu berezia Eibar - Malaga norgehiagoka dela eta

Body

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du abenduaren 11n S.D.Eibar eta Malaga taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Ipuruan  20:30ean jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Irteera bereziak ondorengoak izango dira.

•    ARDANTZA (Eibar) – Durango:  22:50ean
•    ARDANTZA (Eibar) – Elgoibar: 22:50ean

Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute. 

Zerbitzu berezi hauen helburua partidatik itzultzeko garraio publikoaren aukera bermatzea da. Euskotrenek gogorarazten du bai tren- instalazioetan bai trenetan autobabeserako osasun-neurriek indarrean jarraitzen dutela: maskara nahitaez erabiltzea eta eskuak garbitzea.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain informazioa jaso dezakete g www.euskotren.eus web gunean, @euskotren twitter gunean eta APP ofizialean.