Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena / Autobusak: zerbitzu berezia 'San Sebastian eguna' dela eta

Body

Euskotrenek urtarrilaren 19tik 20rako gauean 'San Sebastian bezperako' joan-etorriak errazteko trenen zerbitzu berezia eskainiko du.

Lasarte – Hendaia, Altza-Amara eta Zumaia-Amara tarteetan trenak gau osoan zehar ibiliko dira.

•    Lasarte - Hendaia linean errefortzua 30 minutuz behin gaueko trenen eskaintza izango da eta Altza - Amara linean trenen zirkulazioa ordu betez behin egongo da. 

•    Zumaia eta Amara artean gau osoan zehar ordu betez behin trenen gaueko zerbitzua egongo da.

Astelehenean, urtarrilaren 20an, trenen ordutegia lanegunetako ohikoa izango da.

AUTOBUSAK

Euskotrenek 2020ko Danborradan zehar Zumaia eta Donostia artean Lurraldebus autobusen gaueko zerbitzu berezia eskainiko du. Hain zuzen ere, zerbitzu berezi hori urtarrilaren 19an eta 20an gauez eskainiko da.

Lurraldebus UK49G Zumaia-Donostia lineako zerbitzu berezia honako hau izango da:

•    Urtarrilaren 19ko gaua (igandea). Irteerak Zumaiatik, ordu betez behin, 23:00ak eta goizaldeko 4:00ak bitartean. Kontrako noranzkoan, irteerak Donostiatik, baita ere ordu betez behin, 0:00ak eta 5:00ak bitartean.


•    Urtarrilaren 20ko gaua (astelehena). Azken irteera Zumaiatik 23:00etan. Donostiatik, zirkulazioak 0:30ean eta 2:00etan.

UK49G lineako autobusek geldialdia honako herrietan egingo dute: Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Usurbil, Urbil eta Donostia.


San Sebastián eguna: Lurraldebus DB02 eta UK10 lineetako autobusen zerbitzua

San Sebastián jaieguna dela eta, astelehenean, urtarrilaren 20an, DB02 Ermua-Donostia (AP-8) eta UK10 Zumaia-Donostia (AP-8) Lurraldebus lineetan ohiko errefortzuak ez dira ibiliko.

Astelehenean, urtarrilaren 20an, kendutako errefortzu horiek honako hauek dira:

•    DB02 Ermua-Donostia (AP-8) linea. Bi irteerak Eibartik 7:10ean, bat zuzena Donostiaraino eta beste bat EHUtik. Eta irteera bat 14:20an Donostiatik Eibarreraino.

•    UK10 Zumaia-Donostia (AP-8 Zarautzetik) linea. Irteerak Donostiatik 13:00ean, 14:00etan, 15:00etan eta 18:00etan.

 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileekin zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan, Euskotreneko APP ofizialean, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean.