Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: abenduaren 6an, 7an eta 8an zerbitzua indartuko da 'Durangoko Azoka' dela eta

Body

'Durangoko Azoka' dela eta, abenduaren 6an, 7an eta 8an E1 eta E3 lineetako ohiko zerbitzua tren bereziekin indartuko da. Tren horiek azokarako joan-etorriak erraztuko dituzte:

•    Matiko – DURANGO – Zaldibar:  goizetan jaiegunetako ohiko zerbitzua mantenduko da, aldiz arratsaldez trenak ordu erdiro eskainiko dira. 

•    Zaldibar – DURANGO – Matiko:  Trenek arratsaldez ere ordu erdiro zirkulatuko dute, aldiz goizetan zerbitzua orduro egongo da, egunaren lehen orduan errefortzuren batekin.

•    Lezama – DURANGO: Abenduaren 6an, 7an eta 8an 11:07, 12:07, 16:07, 17:07, 18:07, 19:07, 20:07 eta 21:07an Lezamatik Durangora tren bereziak irtengo dira (trena aldatu gabe). Geldialdia ohiko geltokietan egingo dute. Gainerako E3 lineak jaiegunetako ohiko ordutegia izango du


Zerbitzu berezi honek ohiko zerbitzua osatuko du.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia erabil dezakete. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan Euskotrenen langileei galde diezaiekete. Konpainiaren www.euskotren.eus webgunean, Twiterreko @euskotrenEJGV kontuan eta APP ofizialean ere jaso dezakete informazioa.

DA