Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzu berezia azaroaren 9an eta 10ean Behobia lasterketa dela eta

Body

Azaroaren 9ko eta 10eko asteburuan Euskotrenek trenen zerbitzuak indartuko ditu joan-etorrien beharrizanak betetzeko Behobia – Donostia kirol ekitaldiaren ospakizuna dela eta. 

Larunbata, azaroak 9, 10:00etatik 21:00etara, Hendaia eta Amara artean Ficoban Lasterketako Azokara (Behobia-Donostia) joateko trenak 15 minutuz behin egongo dira. Azokara joateko Euskotreneko makinek joan-etorriko titulu berezi bat salduko dute azaroaren 8an eta 9an.

Igandea, azaroak 10, Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du 7:15etik 14:30era gutxi gorabehera, eta horren helburua Behobia-Donostia lasterketa dela eta joan-etorriak erraztea da. Irun Ficobara joateko, lasterketa baino lehen, Amaratik zein Lasarte/Oriatik eta Zumaiatik ohiko zerbitzura tren gehigarriak eskainiko dira. Tren hauetariko batzuk erdizuzenak izango dira. Era berean, lasterketan zehar eta gutxi gorabehera 14:30era arte Topoaren zerbitzua indartu egingo da, jende asko aurreikusten baita. 

Igandean lasterketara joateko titulu berezia ekitaldiko antolakuntzak salduko du, bai aldez aurretik Lasterketaren Azokan bai azaroaren 10ean Amaran eta Anoetan jarriko dituen salmenta-postuetan. 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APPan.
 

Archivo adjunto