Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzu berezia Eibar - Villarreal norgehiagoka dela eta

Body

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostegunean  S.D.Eibar eta Villarreal C.F. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Ipuruan urriaren 31n 19:00etan jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

NORGEHIAGOKAREN AURRETIK
Partidu aurretik, zerbitzua tren erregularren bitartez eskainiko da:

•    Durango – ARDANTZA (Eibar): 18:09an 
•    Ermua – ARDANTZA (Eibar): 18:31n, 18:42an
•    Deba – ARDANTZA (Eibar):  17:43 an 

NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

•    ARDANTZA (Eibar) – Durango:  21:13an
•    ARDANTZA (Eibar) – Elgoibar: 21:19an

Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute. 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta APP ofizialean