Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzu berezia asteazkenean Real Sociedad - Levante norgehiagoka dela eta

Body

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du asteazkenean Real Sociedad eta Levante U.D. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Anoetan urriaren 30ean arratsaldeko 19:00etan  jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

NORGEHIAGOKAREN AURRETIK
Partidu aurretik, zerbitzua tren erregularren bitartez eskainiko da:

•    Hendaia – ANOETA: 18:03
•    Irun – ANOETA: 18:22
•    Altza – ANOETA: 18:35, 18:50

•    Lasarte –  ANOETA: 18:30
•    Amara – ANOETA: 18:52

NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

•    ANOETA – Hendaia:  21:03, 21:08, 21:18
•    ANOETA – Altza: 20:55, 21:12, 21:25 

•    ANOETA – Lasarte: 20:52, 21:02, 21:10
•    ANOETA – Zumaia: 21:14

Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute. 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan, APP ofizialean, konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenEJGV twitter gunean
 

Archivo adjunto
Ordutegia60.86 KB