Euskotrenek bihar larunbatean Eibarren autobusen zerbitzua aldatuko du

Entradilla

Euskotrenek bihar larunbatean Eibarren autobusen zerbitzua aldatuko du

Body

Fermin Calbetón kalean egingo diren lanak direla eta, Euskotrenek bihar larunbatean, urriaren 26an, Eibarren, Lurraldebuseko eta Udalbuseko (Eibarko hiri barruko zerbitzua) autobusen zerbitzua aldatuko du.

Lanek Eibarko erdigunea oinezkoentzako bihurtzea ekarriko dute larunbateko, urriaren 26ko 9:00etatik igandeko, urriaren 27ko 0:00ak arte. Estazio kaleko sarreraren inguruan, larunbateko, urriaren 26ko 13:30ak eta 20:30ak bitartean Bidebarrieta eta Azitain geralekuak kendu egingo dira, Lurraldebuseko zerbitzuetan Mallabiatik Ondarroara.

Eibarko hiri barruko zerbitzua, Udalbus, kendu egingo da 9:20tik aurrera. Hain zuzen ere, kendutako zerbitzuak honako hauek izango dira:

· Amaña-Azitain: 9:20, 10:00, 11:20, 12:00 eta 12:40.

· Azitain-Amaña: 9:40, 11:00, 11:40, 12:20 eta 13:00.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia, konpainiaren www.euskotren.eus webgunea eta twitterreko @euskotrenEJGV gunea ere daukate.