Larunbatean, urriaren 26an, gaueko zerbitzu berezia Mallabiako 'Urriko Jaiak' direla eta

Entradilla

Larunbatean, urriaren 26an, gaueko zerbitzu berezia Mallabiako 'Urriko Jaiak' direla eta

Body

Mallabiako ‘Urriko Jaiak’ direla eta, larunbatean, urriaren 26an, Euskotrenek Mallabia eta Ondarroa artean DB44G Lurraldebus linean autobusen gaueko zerbitzu berezia eskainiko du.

Zerbitzua linea horretan datorren 26an Mallabiaraino luzatuko da (normalean, larunbat gaueko autobusak DB44G linean ibiltzen dira Ermua-Ondarroa tartean). Horrez gain, autobusen zerbitzua indartu egingo da ordutegiaren aldaketa ofizialagatik (goizaldeko 3:00etan 2:00ak izango dira).

Datorren larunbatean Mallabia eta Ondarroa arteko gaueko zerbitzu berezi honen ordutegia honako hau izango da:

· Irteerak Mallabiatik Ondarroara: 23:00 (Mendaroraino), 0:40, 2:40, 2:40 (ordutegi ofizial berria), 4:40, 5:40 eta 6:40 (Elgoibarreraino).

· Irteerak Ondarroatik Mallabiara: 21:20, 22:10, 23:15, 23:45, 1:45, 2:45, 3:45 (ordutegi ofizial berria) eta 5:45.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia, konpainiaren www.euskotren.eus webgunea eta twitterreko @euskotrenEJGV gunea ere daukate.

Archivo adjunto
Oharra-Aviso266.79 KB