Zerbitzu berezia

Entradilla

Bilboko tranbia: zerbitzu berezia urriaren 20an Athletic - Valladolid norgehiagoka dela eta

Body

Igandean, urriak 20, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Real Valladolid C.F.  partidua dela eta. Mozketa partziala, 19:56tik 20:41era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Atxuritik La Casillarako 15 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Atxuritik Ospitalera 17:51n eta Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 17:29an, 17:44an eta 18:14an. 

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 19:56tik 20:41era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta Atxurirako eta La Casillarako tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. 

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota  twitterreko @euskotrenEJGV gunean eta Euskotrenen APP ofizialean