Irailak 13: trenen zerbitzuan neguko ordutegia indarrean sartuko da
Irailaren 13an Euskotreneko trenbide linea guztietan neguko ordutegia indarrean sartuko da, Usansoloko Ospitalera doan autobuseko anezka barne. Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak eskola-egunetara eta lana dela eta joan-etorrietara egokitzea da.
Gaueko zerbitzua murritza izango da eta aldaketak izan ditzake, Covid-19 geldiarazteko neurriak direla eta.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, Euskotreneko APP ofizialean, eta sare sozialetan (Twitter, Instagram, Facebook).