Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzu berezia irailaren 1ean eta 8an Kontxako estropadak direla eta

Body

Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du irailaren 1ean eta 8an Donostiako Kontxako estropadak direla eta.

Igandeetako ohiko zerbitzua, Zumaia-Amara artean orduro egiten diren zirkulazioak, Zumaiatik Amarara 9:11n, 9:30ean, 10:11n, 10:30ean eta 11:11n  irtengo diren zenbait zerbitzuekin indartuko da. Zerbitzua indartzen duten tren hauek ohiko geltoki guztietan geldialdia egiten dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APPan