Zerbitzu berezia

Entradilla

Metroaren hiru lineak etengabe arituko dira Aste Nagusiko 9 egun eta 9 gauetan

Body

Aurten ere, Bilboko metroak zerbitzu berezia eskainiko du jaiez gozatzeko eta 24 orduetan Aste Nagusiko bederatzi egunetan zehar ibiliko da, abuztuaren 25ean izan ezik, 23: 00etan amaituko da eta.

Unitateen maiztasuna desberdina izango da egunean zehar. Eskaera handiagoa dagoen egun eta orduetan izango da eskaintzarik handiena. Ordu-tarte eta ibilbide bakoitzean trenen ordutegi eta maiztasunei buruzko informazio zehatza eskuratzeko, geltokietan eta enpresa bien webguneetan ordutegiak kontsultatzea komeni da: www.metrobilbao.eus “hurrengo trenak” atalean, 1. eta 2. Lineei dagokienean, eta www.euskotren.eus zein Euskotren-en APPan, 3. Lineari dagokionean.

AHOLKUAK

Su artifizialak 
Su artifizialak ikusteko metroa jende askok erabiltzen duenez, ibilbide hori aldez aurretik egitea komeni da. Horrela, pilaketak saihestuko dira. Bestalde, barik txartelak kargatzea ere gomendatzen dugu.
 
Heliozko puxikak 
Era berean, gogorarazi nahi dizuegu, segurtasunagatik, debekatuta dagoela metro-instalazioetara helio/hidrogenozko puxikekin sartzea.

Kontzertuak Europa Parkean
Europa Parkeko kontzertuetara joateko, Basarrate eta Santutxu (1. eta 2. Lineak) eta Txurdinaga (3. Linea) geltokiak erabiltzea komeni da.
Aste Nagusi osoan, bezeroei mesedez eskatzen diegu geltokietako langileen aginduak une guztietan bete ditzatela.

Las personas usuarias que necesiten ampliar esta información tienen a su disposición el teléfono de Euskotren 944 333 333. También pueden informarse en las estaciones y apeaderos, así como en la página web www.euskotren.eus, en twitter @euskotrenEJGV y en la APP oficial de Euskotren