Zerbitzu berezia

Entradilla

Bilboko tranbia: abuztuaren 16an zerbitzua indartuko da eta mozketa partziala burutuko da Athletic Club - F.C. Barcelona norgehiagoka dela eta

Body

Ostiralean, abuztuak 16, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – FC Barcelona  partidua dela eta. Mozketa partziala, 22:45etik 23:05era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko

Atxuritik La Casillarako 15 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 20:00etan, 20:14an eta 20:44an. 

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 22:45etik 23:05era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta Atxurirako eta La Casillarako tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. 

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota  twitterreko @euskotrenEJGV gunean eta Euskotrenen APP ofizialean