Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena / Bilboko tranbia: zerbitzua indartuko da Bilboko Aste Nagusia dela eta

Body

Euskotrenek Bilboko Aste Nagusian zehar (abuztuaren 17tik 25era, biak barne) gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du eta horrek Txorierri (Bilbo-Lezama), Urdaibai (Bilbo-Bermeo), Durangaldea eta Deba Barrena (Bilbo-Donostia) lineetan ohiko ordutegia osatuko du. Horrez gain tranbien gaueko zerbitzua eskainiko da.

TRENA
Tren bereziek linea guztiak indartuko dituzte eta horrekin Aste Nagusiko gauetan zehar joan-etorrien beharrizanak bete nahi dira eta alboko herrietan bizi diren pertsonei jai lasai batzuk gozatzeko aukera ematea.

Ohiko eskaintza osatuko duten tren bereziek, hiritarrei zerbitzua emango diete ia eguneko 24 ordutan zehar. Bereziki asteburuetako gauetan indartuko da izan ere jende gehiago etortzea aurreikusten da. 

Abuzutaren 17tik 24ra 3. Linean zerbitzua gau osoan zehar 10 minuturik behin eskainiko da. Abuztuaren 25ean zerbitzua 2:00etan gutxi gorabehera bukatuko da.

Gau guztietan Kukullaga/Etxebarri-Lezama (Txorierri) linean, igandean, abuztuaren 25ean izan ezik, norabide bietan orduro trenak ibiliko dira.

Bermeo-Atxuri (Urdaibai) linean ordu birik behin gauez trenak eskainiko dira, nahiz eta ordutegiak eta maiztasunak geltokiaren arabera aldatu geltokiaren eta asteko egunen arabera.

Azkenik, Matiko – Traña – Elgoibar arteko ibilbidea indartzeko zerbitzu bat eskainiko da, eta gau osoan zehar tren bereziak egongo dira 18:30etik 6:30era arte (ikusi eransten den koadroa).

Jende pilaketak ekiditeko eta zerbitzu erosoago bat eskaini ahal izateko Euskotrenek Barik, BAT edo Mugi txartelak erabiltzea gomendatzen ditu edo bestela joan-etorriko bi bidaia-txartel erosi itzultzerakoan ilarak ekiditeko. 

BILBOKO TRANBIA
Bilboko tranbia Aste Nagusian zehar 22 ordu zirkulazioan ibiliko da. Jaiegunetan zehar, tranbiaren zerbitzua egun osoan zehar ibiliko da eta su artifizialen jaurtiketengatik bakarrik etengo du bere zerbitzua. Ondorengo mozketak ere burutuko dira:

Mozketa Atxuri - Pio Baroja:
•    Abuztuak 17: 16:12tik aurrera
•    Abuztuak 19, 20, 21, 22, 23, 24 eta 25: eguneko lehenengo bi orduetan eta 17:12tik aurrera.

Mozketa Atxuri – Ribera
•    Abuztuak 18: 9:30 – 15:30

Mozketa su artifizialak direla eta
•    Pio Barojatik    21:51-23:06
•    La Casillatik     22:11-23:16

GAUEKO ZERBITZUA
Euskotrenek gaueko zerbitzua eskainiko du 15 minututik behin:


•    Pio Baroja – La Casilla: 23:36 – 5:06 *
•    La Casilla – Pio Baroja: 23:56 – 4:26 *
•    25eko gauean azkeneko zerbitzua Pio Barojatik 2:06an eta La Casillatik 1:26an

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileekin zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APP ofizialean.
 

Archivo adjunto
E3 Txorierri63.99 KB
L3 225.48 KB