Aldaketak zerbitzuan

Entradilla

Autobusak / Gipuzkoa: Urola Kostako zerbitzuan aldaketak Donostiako Aste Nagusia dela eta

Body

Euskotrenek abuztuaren 10etik 17ra Urola Kostako (UK09, UK10, UK49G, UK11) lineetako autobusen zerbitzua aldatuko du Donostiako Aste Nagusia dela eta.

Aldaketak UK09, UK10, UK49G eta UK11 lineei eragingo die eta honako hauek izango dira:

Abuztuaren 10etik 17ra, egun guztietan, 21:30etik aurrera autobusen irteeretan Askatasuna Etorbideko ohiko geralekua Zubieta 50 kalera eramango da. 

Donostiara autobusen sarrerak ohiko ibilbidetik burutuko dira.

Era berean, 19ra UK11 Donostia-Zumaia AP-8 Oriotik 22:05eko zerbitzuan (irteera Donostiatik, Autobus Geltokitik) Antso Jakituna geralekua kendu egingo da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 944 333 333 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.