Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzua indartuko da Donostiako Aste Nagusia dela eta

Body

Euskotrenek Lasarte-Donostia-Hendaia (Topoa), Amara-Altza eta Zumaia-Donostia (Kosta) lineetan ohiko zerbitzuaren osagarriak diren trenen zerbitzu berezia eskainiko du, Donostiako Aste Nagusian zehar joan-etorriak errazteko helburuarekin. Zerbitzu berezia abuztuaren 10etik 17ra bitartean izango da, biak barne, eta asteko gau guztietan zehar gaueko trenak egongo dira.

Tren berezien ezaugarriak honako hauek dira:

LASARTE ORIA-AMARA-HENDAIA:
Goizez zerbitzua ohikoa izango da eta arratsaldez 15 eta 30 minuturen artean maiztasunak ezarriko dira geldialdi-ordutegiaren eta ibilbideko tarteen arabera. 

Su Artifizialak bukatu ondoren eta goizaldera arte Amaratik Lasartera, Altzara eta Hendaiara tren bereziak eskainiko dira.

Trenbideari egotz ezin dakizkiokeen arrazoiak direla eta (Biarritzen ospatuko den G7aren goi-bilera), igandean, abuztuaren 18an, Hendaiako geltokia itxita egongo da. Geltokia 00:00etan itxiko da, hori dela eta, Amaratik Su Artifizialen ondoren irtengo diren trenak Irun/Ficobara baino ez dira iritsiko. Neurri berezi hau abuztuaren 26 bitarte mantenduko da, egun horietan Topoa ez da Hendaiara iritsiko.


ZUMAIA-DONOSTIA:
Eguneko zerbitzua ohikoa izango da eta gau guztietan zehar, 10etik 17ra, trenak orduro ibiliko dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei

dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APPan.
 

aste nagusia donostia
Archivo adjunto