Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzua indartuko da Gernikako jaiak direla eta

Body

Euskotrenek abuztuaren 10en, 14an eta 16an Amorebieta-Bermeo artean gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du Gernikako jaiak direla eta. Zerbitzu hauek ohiko eskaintza osatuko dute. 

Abuztuaren 10etik 11rako, 14tik 15erako eta 16tik 17rako gauetan gau osoan zehar zerbitzua egongo da honako ezaugarriekin: 

10etik 11rako gaua 

Larunbat gaueko ohiko zerbitzua -Amorebieta eta Bermeo arteko trenen zirkulazioa bi orduz behin- Gernikatik Bermeora eta Bermeotik Amorebietara zenbait zerbitzu bereziekin indartuko da. 


14tik 15erako eta 16tik 17rako gauak

Gau osoan zehar noranzko bietan ordu birik behin Amorebieta Geralekua eta Bermeo artean gaueko zerbitzua eskainiko da. 

Tren berezi hauek goizeko ohiko zerbitzuarekin lotura egingo dute. 14tik 15erako gaueko zerbitzua zein 16tik 17rako gauak jaieguneko/igandeetako ohiko goizeko ordutegiarekin lotuko dira. 


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APPan.
 

Archivo adjunto
Ordutegia36.53 KB