Zerbitzu berezia

Entradilla

Gasteizko tranbia: zerbitzua indartuko da abuztuaren 4tik 9ra Ama Zuriaren jaiak direla eta

Body

Abuztuaren 4tik 9ra goizeko eta gaueko errefortzuak egongo dira Ama Zuriaren jaiak direla eta. Horrez gain zerbitzuaren mozketa puntualak egongo dira jai ekitaldiak direla eta.

Abuztuak 4: Zeledonen jaitsiera 
Zeledonen jaitsierarekin jaien hasiera dela eta, Antso Jakituna – Angulema tartean tranbiaren zirkulazioa kenduko da 15:00etatik aurrera. Mozketa hau abuztuaren 5eko goizeko zerbitzuaren hasierara arte mantenduko da.

Era berean, zerbitzua indartu egingo da 16:00etatik aurrera eta gutxi gorabehera 22:45ak arte, Abetxukoko eta Ibaiondoko adarretan irteerekin 10 minutuz behin eta 5 minutuz behin Erdiko adarrean.

Gaueko zerbitzua
23:00etatik aurrera eta 6:00ak arte gutxi gorabehera gaueko zerbitzua ibiliko da tranbiak Abetxukoko eta Ibaiondoko adarretara 30 minutuz behin eskainiz, horrek esan nahi du Erdiko adarrean orduro 4 irteera egongo direla.

Abuztuak 5, 6, 7, 8 eta 9 (*): mozketa eta zerbitzuaren errefortzua
Abuztuaren 5ean, 6an, 7an, 8an eta 9an Angulema eta Legebiltzarra artean 13:00etatik aurrera zerbitzua kendu egingo da eta hurrengo eguneko zerbitzuaren hasierarekin berrezarriko da.

Abuztuaren 5ean 12.00etatik 14.00etara zerbitzua indartuko da Abetxukoko eta Ibaiondoko adarretan. Tranbiek 10 minuturik behin zirkulatuko dute.

Abuztuaren 7an ere Edurneren eta Zeledon Txikiren jaitsiera dela eta, eguneko errefortzuak eskainiko dira. 

Gaueko zerbitzua
Gasteizen tranbia gau osoan zehar modu etengabean ibiliko da. Abetxukotik eta Ibaiondotik irteerak 30 minutuz behin egingo dira, beraz Erdialdeko Adarrean orduro noranzko bietan 4 zirkulazio egongo dira.

(*) Abuztuaren 9an azkeneko irteerak 3.35 eta 4.12 bitartean burutuko dira. 

Ordutegiak zehaztuta Euskotreneko web orrialdeko zein APP ofizialeko bilatzailean kontsulta daitezke.

Tranbiako bidaiarien sartze prozedura errazteko, Euskotrenek ordainketa sistema bezala Bat/Barik/Mugi txartelaren erabilera gomendatzen du. 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, Euskotreneko APP ofizialean, eta @euskotrenEJGV twitter gunean.