Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzua indartuko da Gernika eta Bermeo artean 'Bay of Biscay' jaialdia dela eta

Body

Euskotrenek uztailaren 27tik 28rako gauean zerbitzua emango du Bermeo-Gernika-Bermeo tartean ‘Bay of Biscay’ jaialdiko joan-etorriak errazteko. Gau osoan zehar zerbitzua egongo da, ordu bateko maiztasunarekin.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, Euskotreneko APP ofizialean, eta @euskotrenEJGV twitter gunean.
 

Archivo adjunto
Ordutegia48.29 KB