Zerbitzu berezia

Entradilla

Gaueko zerbitzu berezia uztailaren 24an "Blusaren eta Neskaren eguna" dela eta

Body

Ostegunean (uztailak 25), 13:00etatik aurrera Legebiltzarra eta Angulema artean zirkulazioak kendu egingo dira.

UZTAILAK 24: GAUEKO TRANBIAK

Euskotrenek uztailaren 24tik 25erako gauean Gasteizen tranbien zerbitzu berezia eskainiko du, Arabako hiriburuan ospatuko den “Blusaren eta Neskaren Eguna” dela eta.
23:10 – 6:30 artean (gutxi gorabehera) ibiliko den zerbitzu berezi honen ezaugarriak honako hauek izango dira:

• Legebiltzarra – Abetxuko, 30 minuturik behin noranzko bietan.
• Legebiltzarra – Ibaiondo, 30 minuturik behin noranzko bietan.

 

UZTAILAK 25: MOZKETA ETA ZERBITZUA INDARTZEA

Ostegunean uztailaren 25ean Legebiltzarra-Angulema tartean ez da zerbitzurik egongo eguerdiko 13:00etatik aurrera.

 AZKEN IRTEERAK
• Ibaiondotik     12:30ean
• Abetxukotik   12:34an
• Angulematik Abetxukora    12:53an
• Angulematik Ibaiondora    13:01ean


Ohiko zerbitzua honako tranbia hauekin indartuko da:

• Ibaiondo – Angulema, 11:48an
• Kañabenta – Angulema, 11:42an eta 12:27an 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APP ofizialean.