Bizkaiko autobusak: uztailaren 20an zerbitzua zenbait lineetan aldatuko da

Entradilla

Bizkaiko autobusak: uztailaren 20an zerbitzua zenbait lineetan aldatuko da

Body

“GETXOKO VI. TRIATLOI OLINPIKOA AGUSTÍN UGARTE MEMORIALA” dela eta, datorren larunbatean, uztailaren 20an, 9:30ak eta 12:00ak bitartean trafiko mozketak burutuko dira proba igarotzen den errepide desberdinetatik: Getxo, Erandio, Gatika, Laukiz, Urduliz eta Leioa. Hori dela eta, aldaketak sartuko dira, aurretiaz aipatutako ordutegian, Bizkaibuseko honako autobus zerbitzuetan A3411 Bilbo-Getxo/Azkorri, A3451 Areeta-Armintza, A3422 Areeta-Berango eta A3472 Getxo-Gurutzeta.

Aldaketak honako hauek izango dira:

· A3411 Bilbo-Getxo/Azkorri linean ezin izango da zerbitzurik eskaini Zugazarte Triangelutik (4804050) Sarrikoko biribilguneraino (48020110), biak barne eta noranzko bietan.

· A3451 Areeta-Armintza linea (noranzko bietan): Zugazarte 2 Maritimoa (48044036) eta Santa Ana (48054069) artean ezin izango da zerbitzurik eskaini, biak barne.

· A3422 Areeta-Berango linea. Berangora doazen zirkulazioetan, honako geralekuetan ezin izango da zerbitzurik eskaini: Santa Ana (48054069)-Eduardo Coste (48044034-) Bizkaia Zubia (48044035)- Kale Nagusia 16 (48044073)-Kale Nagusia 28 (480044074). Beste alde batetik, Areetara doazen zirkulazioetan honako geralekuetan ez da zerbitzurik eskainiko: Bizkaia Zubia (48044053)-Eduardo Coste (48044054), Santa Ana (480054069).

· A3472 Getxo-Gurutzeta linea (noranzko bietan). Honako geralekuetan ez da zerbitzurik eskainiko: Bizkaia Zubia (48044035)-Santa Ana 2 (48044070)-Santa Ana Plaza (48044077)-Santa Ana (48054069)-Eduardo Coste (48044054-48044034).

Informazio gehiago, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren 94 612 55 55 telefono zenbakian.