Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzua indartuko da uztailaren 20an eta 24an Errenteriako jaiak direla eta

Body

Euskotrenek uztailaren 20an eta 24an Lasarte Oria-Hendaia artean gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du Errenteriako jaiak direla eta. Errefortzu honek ohiko eskaintza osatuko du. 

Uztailaren 20tik 21era doan gaua larunbatetako gaueko ohiko zerbitzua, Lasarte-Hendaia artean ordu betez behin zirkulazioarekin, gau osoan zehar Amara-Hendaia artean zirkulatuko duten tren bereziekin indartuko da.

Amara-Altza arteko zerbitzua larunbat gauetako ohikoa izango da trenak ordu betez behin zirkulatuz.

Era berean, asteazkeneko gauan (24tik 25era) Lasarte – Hendaia linean ordu betez behin trenen zerbitzu berezia eskainiko da eta trenen errefortzuekin Amara-Hendaia artean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, Euskotreneko APP ofizialean, eta @euskotrenEJGV twitter gunean.

Archivo adjunto