Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzua indartuko da Amorebietako eta Ermuko jaiak direla eta

Body

Euskotrenek uztailaren 20an, 24an eta 27an gaueko zerbitzua indartuko du Amorebietako eta Ermuko jaiak direla eta. Zerbitzu berezia ohiko eskaintzaren osagarria izango da.

Uztailaren 20tik 21erako eta 27tik 28rako gauetan Matiko – Deba – Matiko trenen zirkulazioarekin bi ordurik behin eskaintzen zen larunbat gaueko ohiko zerbitzua Amorebieta-Traña/Zaldibar eta Ermua/Deba irteerekin indartuko da. 

Amorebieta – Bermeo arteko zerbitzua larunbatetik igandera arteko gaueko ohikoa izango da bi orduz behin trenen zirkulazioekin, nahiz eta Amorebietatik 6:51ean irtengo den tren bat egon.

Uztailaren 24tik 25erako gaua Amorebieta – Elgoibar – Amorebieta tartean bi orduz behin zerbitzua egongo da Ermuko zein Amorebietako jaien beharrizanak betetzeko. Zerbitzu berezia bi irteera gehiagorekin osatzen da: Matikotik Trañara, 22:39an eta Trañatik Matikora 5:48an.

Gainera, uztailaren 26tik 27rako gauean, Durango – Elgoibar – Durango  zatian zerbitzu gehiago jarriko dira (trenak bi orduz behin ibiliko dira), Ermuko jaiak direla eta.

Tren bereziek eta ohikoek ohiko geldialdiak egingo dituzte.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, Euskotreneko APP ofizialean, eta @euskotrenEJGV twitter gunean.

Archivo adjunto