Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: gaueko tren zerbitzu berezia BBK LIVE festibala dela eta.

Body

Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du uztailaren 11n (osteguna) eta 14an (igandea) L3 linean, BBK Live musika-festibala dela eta. Uztailaren 12an eta 13an L3 linearen ohiko gaueko zerbitzua egongo da eskuragarri.


Uztailaren 11ko eta 14ko kontzertuak amaitu ostean, Euskotrenek tren-zerbitzua eskainiko du 15 minuturo (L3 linea). 

• Kukullaga/Etxebarri – Matiko: 23:38tik 3:23ra, eta ostegunean beste zerbitzu bat 23:24an.
• Matiko – Kukullaga/Etxebarri:  23:30etik 3:15era, eta beste zerbitzu bat 23:17an. Uztailaren 11n (osteguna) zerbitzu berezia egongo da 23:12an.

Tren berezi horiek jendea garraiatuko dute kontzertuak amaitu ostean. Horiek baino lehen, ohiko trenak arduratuko dira garraio-beharrak asetzeaz, betiko ordutegiarekin. 


Halaber, uztailaren 12an eta 13an (ostirala eta larunbata), L3 lineak ohiko zirkulazioa izango du 15 minuturo, gau osoan zehar, eta jendea garraiatuko du kontzertuak amaitu ostean.


Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefonoa: 944 333 333. Euskotreneko langileengana ere jo dezakete ohiko geltoki eta geralekuetan, baita www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV twitter-kontuan eta Euskotrenen aplikazio ofizialean ere.