Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzua indartuko da Pasaiako San Fermin jaiak direla eta

Body

Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du uztailaren 6an Lasarte Oria-Hendaia artean, Pasaiako San Fermin jaiak direla eta.

Uztailaren 6tik 7ra bitarteko gauean, larunbat gauetako ohiko zerbitzua –ordubetez behin Lasarte-Hendaia-Lasarte tartean– tren bereziekin indartuko da. Tren horiek maiztasuna hobetuko dute Pasaiatik eta Pasaiara joan-etorri gehiago aurreikusten diren orduetan. 

Altza-Amara-Altza tartean zerbitzua ohikoa izango da, ordubetez behingo tren zirkulazioekin.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia erabil dezakete. Geltokietan eta geralekuetan ere jaso dezakete informazioa, eta baita www.euskotren.eus webgunean, APP ofizialean eta twitterreko @euskotrenEJGV gunean ere.

Archivo adjunto
Ordutegia70.89 KB