Zerbitzu berezia

Entradilla

Bilboko tranbia: ekainaren 14an eta 15ean mozketa eta gaueko zerbitzua 'Gau Zuria' dela eta

Body

Ostiralean, ekainaren 14an, eta larunbatean, ekainaren 15ean, Bilboko tranbian ‘Gau Zuriaren’ ospakizuna dela eta gaueko zerbitzu berezia egongo da. Ohiko zerbitzuan ere aldaketak izango dira, Atxuri eta Pio Baroja arteko zirkulazioa 21:28tik aurrera kendu egingo delako.

Ekainaren 14an eta 15ean Bilbon ospatuko den Gau Zuria dela eta, tranbiaren ohiko zerbitzua aldatu egingo da. Atxuri eta Pio Baroja arteko zerbitzua kendu egingo da 21:28tik aurrera eta Pio Baroja eta La Casilla artean gaueko zerbitzu bereziak ezarriko dira.

Atxuri eta La Casilla arteko azkeneko zerbitzua 21:18an irtengo da, eta La Casilla eta Atxuri artean 21:11n. Une horretatik aurrera Pio Baroja eta La Casilla artean bakarrik ibiliko da. 

Gaueko zerbitzu bereziak

  • La Casilla-Pio Baroja: 21:26tik 23:56ra irteerak 15 minuturik behin egingo dira eta 00:10etik 2:30era, 20 minuturik behin. 
  • Pio Baroja-La Casilla: 21:51tik 23:51ra irteerak 15 minuturik behin egingo dira eta 00:10etik 2:10era, 20 minuturik behin.


Bilboko tranbian bidaiariak sartzeko prozedura errazteko Euskotrenek ordainketa sistemarekin Barik/Bat/Mugi txartelak erabiltzea gomendatzen du. 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean,  @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APP ofizialean.