Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzua indartuko da Eibarren San Juan jaiak direla eta

Body

Euskotrenek ekainaren 15ean eta 22an Eibarko San Joan jaiak direla eta, Ermua-Deba artean gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu horrek larunbatetako ohiko eskaintza osatuko du.

Ekainaren 15etik 16rako eta 22tik 23rako gauetan gaueko zerbitzua zenbait tren bereziekin indartuko da. Hori dela eta, Ermua-Deba artean gaueko zatirik handienean ordu betez behin zerbitzua egongo da eta 30 minutuz behin Eibar-Ermua artean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, Konpainiaren www.euskotren.eus webgunean, twitterreko @euskotrenEJGV gunean eta APP ofizialean.
 

Archivo adjunto
Ordutegia25.83 KB