Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: ekainaren 9an zerbitzua indartuko da Illumben ekitaldi bat dela eta

Body

Euskotrenek ekainaren 9an tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Illumben ospatuko den ekitaldi bat dela eta. Anoetako geltokitik Hendaiara tren bereziak irtengo dira (23:03an eta 23:18an) eta Lasartera (23:07an). Trenek ohiko ibilbidea eta geralekuak egingo dituzte.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web gunea, twitterreko @euskotrenEJGV gunea eta Euskotreneko APP ofiziala erabil dezakete.