Zerbitzu berezia

Entradilla

Bilboko Tranbia:  zerbıtzu berezıak apirilaren 27an Athletıc Club eta Depotıvo Alavés arteko partıdua dela eta

Body

Datorren larunbatean, apirilaren 27an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Deportivo Alavés partidua dela eta. Mozketa partziala, 14:41etik 15:11ra burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko

Atxuritik La Casillarako 15 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren bi zerbitzu berezi eskainiko ditu ondorengo orduetan: 12:28an eta 12:43an

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 14:41etik 15:11ra bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta Atxurirako eta La Casillarako tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du.

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota  twitterreko @euskotrenEJGV gunean eta Euskotrenen APP ofizialean