Aste Santua

Entradilla

Trena / Bilboko tranbia: aldaketak zerbitzuetan Aste Santua dela eta

Body

Euskotrenek 3.Linean eta Bilboko tranbian aldaketak sartuko ditu Aste Santua dela eta. Zerbitzu aldaketak honako ezaugarri hauek izango dituzte:

BILBOKO TRANBIA
Aste Santuko prozesioak direla eta, apirilaren 18an eta 19an, Bilboko tranbia zerbitzuan mozketa partzialak burutuko dira. Zirkulazioa aldi baterako moztuko da Atxuri eta Pio Barojako geralekuen artean, arratsaldeko 19:15etatik 21:30etara. 

Azken irteera Atxuri-La Casilla  . . . . . . . . . .   19:13an
Azken irteera La Casilla-Atxuri  . . . . . . . . . .   18:56an

Lehen irteera Atxuri-la Casilla  . . . . . . . . . .    21:28an
Lehen irteera La Casilla-Atxuri  . . . . . . . . . .   21:11n

Gainerako zerbitzuak ohi bezala ibiliko dira


TRENA: 3.Linea

Aste Santuko jaiak direla eta, 3. Lineako trenen zerbitzua aldatu egingo da.

Jaiegun bezpera izan arren, apirilaren 17an zerbitzua asteazken lanegunetako ohiko ordutegian bukatuko da. Apirilaren 21ean berriz igandeetako/jaiegunetako ordutegia burutuko da. Beraz, kasu bi horietan zerbitzua ez da luzatuko beste jai bezperetan gertatzen den bezala.
 
Era berean, apirilaren 18tik 19rako eta 19tik 20rako gauetan, gaueko zerbitzu berezia eskainiko da eta zirkulazioak 15 minutuz behin egongo dira 2:00ak arte gutxi gorabehera.

Apirilaren 20tik apirilaren 21era larunbat gauetako ohiko zerbitzua eskainiko da: gau osoan zehar trenak egongo dira. 

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota  twitterreko @euskotrenEJGV gunean eta Euskotrenen APP ofizialean