Igandea, martxoak 10: autobus zerbitzuaren aldaketa Getxon

Entradilla

Igandea, martxoak 10: autobus zerbitzuaren aldaketa Getxon

Body

Getxon XXXIII CROSS IXARTU kirol proba egin behar denez, igandean, martxoaren 10ean, goizeko 09:30etik 15:00etara, trafikorako moztuta geratuko da Algortako Etorbidea, Telletxe eta Mariandresena artean. Horrek eragina izango du A3411 Bilbo-Getxo-Azkorri eta A3451 Areeta-Armintza lineatako autobus zerbitzuan.

A3411 Azkorri-Getxo-Bilbo linearen Bilborako zirkulazioetan eta A3451 Armintza-Areeta linearen Areetarako zirkulazioetan, kirol probak eragindako geraleku hauek zerbitzu barik geratuko dira, aurretik aipatutako ordutegian:

* San Martin 33-35.
* San Martin (Trinitarioak).
* Algortako Etorbidea 59.
* Algortako Etorbidea 47 (Kasinoa).
* Algortako Etorbidea 31 (San Inazio Eliza).
* Algortako Etorbidea 17 (Txomintxu).
* Algortako Etorbidea 13 (Regoyos).

Bi lineatako autobusek Bidezabaletik eta Makalen Etorbidetik zirkulatuko dute, ibilbide horretan geldialdi alternatiboak eginez.

Getxora eta Armintzara doazen zerbitzuetan ohiko ibilbidea egingo da.

Informazio gehiago, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren 94 612 55 55 telefono zenbakian.