Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan
Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan. Lurrun-trenaren denboraldi erregularraren barruan sartzen dira zerbitzu horiek. Azarora arte larunbatero eta igandero izango dira irteerak.
Lurrun-trenak honako ordu hauetan irtengo dira museotik (Azpeitia) Lasaora:
• Larunbata, irailak 9: 12:00etan eta 17:30ean.
• Igandea, irailak 10:12:00etan.
Museoak honako ordutegi hau izango du:
• Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.
• Larunbatak: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
• Igandeak eta jaiegunak (astelehenak ezik): 10:30etik 14:00etara.
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren multzo onenetakoa du ikusgai bere instalazioetan. Era guztietako ibilgailuak ditu: lurrun-lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak; automotorrak eta hainbat motatako bagoiak. Era berean, Urolako Trenaren garai bateko tailerra tarteko, Euskadiko makina erremintaren multzorik osatuenetako bat eskaintzen du eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusgaiak ditu, bai eta munduko trenbide-erlojuen bildumarik onenetakoa ere.
Egun batez surgina
Burdinbidearen Euskal Museoak Azpeitia eta Lasao artean dagoen tren-zerbitzuan ‘EGUN BATEZ SURGINA’ izateko aukera eskaintzen du. Ekimena lurrun lokomotora baten kabinan joan-etorriko bidaia oso bat egitea da. Lokomotora abian jartzeko beharrezko prestatze-lan guztiak egiten diren bitartean, surgina makinariarekin batera egongo da. Esperientzia esklusibo honetan parte hartzeko, interesa duten pertsonek posta elektronikoaren bidez erreserbatu beharko dute – museoa@euskotren.eus – aukeratutako eguna baino gutxienez 72 ordu lehenago. Ekimen berezi honen prezioa 50 eurokoa da.
Jendearentzako informazioa
• Helbidea: Julian Elortza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informaziorako telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus