Bilboko tranbia / Autobus A3414 (otsailak 3): aldaketak zerbitzuetan Athletic – Cadiz norgehiagoka dela eta
Ostiralean, otsailak 3, aldaketak egongo dira tranbia eta autobus zerbitzuetan Athletic Club – Cádiz C.F. partida dela eta.
TRANBIA
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia 12 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (19:52 h. eta 20:28 h.).
Norgehiagoka bukatu ondoren, zerbitzuaren mozketa burutuko da La Casilla-Euskalduna artean, 22:50etik 23:10ra gutxi gorabehera. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko. Tarte horretan, tranbiak Euskaldunatik aterako dira Boluetarantz.
Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota Twitterreko @euskotren gunean eta Euskotrenen APP ofizialean.
AUTOBUSAK
A3414 BILBO-LEIOA-GETXO
Autobusen ibilbidea aldatuko da 19:00etatik eta zerbitzua amaitu arte.
Getxo-Bilbao: Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko da.
Bilbao-Getxo: irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira (Viajes Ecuador). Horren ondorioz, irteera orduak burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira.Hala, 19:00etako irteera 19:10ean izango da, eta horrela 22:30ra arte. Autobus hori Getxoraino joango da.
KENDUTAKO GERALEKUA: Luis Briñas
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek honako hauetara jo dezakete: Twitter @bizkaibus tel.: 94 612 55 55 eta APP ofiziala.
Euskotrenek garraio publikoan musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela gogorarazten du.