Zerbitzu berezia

Entradilla

Bilboko tranbia / Metro L3 / Autobusak (urtarrilak 9): zerbitzu berezia Athletic – Osasuna partida dela eta

Body

Astelehenean, urtarrilak 9, Euskotrenek Metroko 3.Linean eta Bilboko tranbian zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – C.A. Osasuna partidarako. Partidaren amaieran, mozketa partziala egongo da, 22:50etik 23:10era bitartean, gutxi gorabehera, Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planaren barruan sartuta dagoena.

METRO

Partiduaren ostean, zerbitzu berezia eskainiko da 3.Linean. Azkeneko irteerak ondorengoak izango dira: 

• Matiko – Kukullaga:  23:17, 23:32, 23:47
• Kukullaga – Matiko: 23:14, 23:30, 23:45

TRANBIA

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia 12 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (19:52 h eta 20:28 h).

Partidaren ostean, irteera modu egokian egiteko, 22:50etik 23:10era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea aholkatzen du. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen da. Euskotrenek garraio publikoetan musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela oraindik gogorarazten du.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. www.euskotren.eus web-orria, Twitterreko @euskotren gunea eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.

AUTOBUSA

A3414 BILBO-LEIOA-GETXO

Autobusen ibilbidea aldatuko da 19:00etatik eta zerbitzua amaitu arte

  • Getxo-Bilbao: Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko da.
  • Bilbao-Getxo:  irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira (Viajes Ecuador). Horren ondorioz, irteera orduak burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira.Hala, 19:00etako irteera 19:10ean izango da, eta horrela 22:30era arte. Autobus hori Getxoraino joango da.

KENDUTAKO GERALEKUA: Luis Briñas 

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek honako hauetara jo dezakete: 
Twitter @bizkaibus tel.: 94 612 55 55 eta APP ofiziala.