Tranbia (urtarrilak 5): Erregeen Kabalgata dela eta, tranbia-zerbitzuak aldatuko dira Bilbon eta Gasteizen
Erregeen Kabalgata dela eta, urtarrilaren 5ean, arratsaldean, Euskotrenek tranbia-zerbitzuak aldatuko ditu Bilbon eta Gasteizen. Honako hauek dira aldaketak:
BILBOKO TRANBIA
Eten egingo da zirkulazioa Arriaga eta Pío Barojaren arteko geralekuetan, 17:00etatik 21:00etara gutxi gorabehera. Etenaldian zehar, tranbia La Casilla-Pío Baroja tartean ibiliko da 12 minutuan behin; Bolueta-Arriaga tartean, berriz, 15 minutuan behin. Eguneko gainerako orduetan zerbitzua ohikoa izango da.
GASTEIZKO TRANBIA
Angulema-Legebiltzarra geralekuen artean zirkulazioa eten egingo da, 18:30etik 21:30era. Eguneko gainerako orduetan ohiko zerbitzua emango da.
Bestalde, urtarrilaren 5ean, 18:00etan, Errege Magoak tren berezi batean iritsiko dira Gernikara, eta Kabalgata egingo dute foru-hiribilduan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek honako hauetara jo dezakete: 944 333 333 telefono-zenbakia, www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailea, @euskotren twitterreko profila eta Euskotreneko APP ofiziala.