Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena E2 (azaroak 5): zerbitzua indartuko da Ficoban ospatuko den txapelketa dela eta.

Body

Azaroaren 5ean, larunbata,trenen zerbitzu erregularra indartuko da E2 Lasarte-Oria/Hendaia/Lasarte-Oria linean, Ficobarako joan-etorriak errazteko helburuarekin, bertan ‘Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022’ko finalaurrekoa dela eta egingo baita. Jende gehien espero den orduetan, ohiko zerbitzua indartuko da.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan nahitaez maskara erabili behar dela.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan eta Twitter-eko @euskotren kontuan.