San Mames

Entradilla

Irailak 17: zerbitzu berezia Athletic - Rayo Vallecano norgehiagoka dela eta

Body

Larunbatean, irailak 17, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – Rayo Vallecano partidarako. Partidaren amaieran, mozketa partziala egongo da, 22:50etik 23:10era bitartean, gutxi gorabehera, Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planaren barruan sartuta dagoena.


San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, arratsaldean tranbia 12 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (19:52 h eta 20:28 h).

Partidaren ostean, irteera modu egokian egiteko, 22:50etik 23:10era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea aholkatzen du, Boluetarako zerbitzu bereziak hartu ahal izateko. 

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, ordaintzerakoan Barik/BAT/Mugi erabiltzailea gomendatzen da. Euskotrenek garraio publikoetan musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela oraindik gogorarazten du.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota  Twitterreko @euskotren gunean eta Euskotrenen APP ofizialean