Datorren astelehenean, irailak 12, Euskotrenen tren eta metro zerbitzuaren neguko ordutegia indarrean jarriko da

Entradilla

Datorren astelehenean, irailak 12, Euskotrenen tren eta metro zerbitzuaren neguko ordutegia indarrean jarriko da

Body

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko Sozietate Publikoa den Euskotrenek, irailaren 12an, astelehenean, tren- eta metro-zerbitzuen neguko ordutegia martxan jarriko du. 

Udako oporraldia amaitu eta ohiko jarduerara pixkanaka itzuli ondoren, irailaren 12an Euskotrenen treneko eta metroko (L3 Bilbon) linea guztietan neguko ordutegia indarrean sartuko da, bai eta Usansoloko geltokiaren eta Ospitalearen arteko anezka-zerbitzuan ere. Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrietara egokitzea da.

Euskotrenek trenez edo metroz joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke, baita Euskotreneko APP ofizialean, www.euskotren.eus web guneko ordutegien bilatzailean, eta ere twitter-eko @euskotren-en.