Galdakaoko jaiak

Entradilla

Euskotrenek larunbat honetan gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Galdakaoko jaiak direla eta

Body

Galdakaoko jaiak direla eta, Euskotrenek datorren larunbatean gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du, jaiez gozatzeko garraio publikoaren aukera erosoa errazteko.

Irailaren 17tik (larunbata) 18ra (igandea) bitarteko gauean, tren-zerbitzu berezia eskainiko da Matiko/Bilbao – Traña tartean, larunbat gauetako zerbitzuaren osagarri. 

Galdakaoko bi geltokietan (Zuhatzun eta Usansolon) gelditutako gaueko trenen irteerak, ordutegi honekin egingo dira:

•    Irteerak Matiko/Bilbotik Trañara: 21:52, 22:22, 23:02, 23:45, 0:45, 1:45, 2:45, 3:45, 4:45, 5:45 eta 6:52.
•    Irteerak Matiko/Bilbotik Zornotzara: 22:12, 22:42, 22:52, 00:00, 1:00, 4:00, 5:30


•    Irteerak Trañatik Matiko/Bilbora: 21:39, 22:09, 22:39, 23:03, 0:03, 1:48, 2:33, 3:48, 4:33, 5:48 eta 6:29.

•    Irteerak Zornotzatik Matiko/Bilbora: 21:30, 22:30, 23:31, 0:46, 3:01, 5:01 eta 6:16.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotrenen kontua ere.