Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Bermeoko jaiak direla eta

Entradilla

Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Bermeoko jaiak direla eta

Body

Bermeoko jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du, jaiez gozatzeko garraio publikoaren aukera erosoa errazteko.

Irailaren 9an (ostirala), 10ean (larunbata), 16an (ostirala) eta 17an (larunbata) gaueko trenak ibiliko dira. Ostiraletan, hilak 9 eta 16, Gernika eta Bermeo artean. Eta 10 eta 17 larunbatetan, Amorebieta – Gernika – Bermeo tartean. Tren horiek ez dute geldialdirik egingo Institutua deritzon geralekuan.

Irailaren 9an eta 16an, ostiraletan, Euskotrenek orduro eskainiko ditu zirkulazioak Gernika eta Bermeo artean, bi noranzkoetan. Gernikatik irteerak ordu hauetan egingo dira: 23:11, 0:42, 1:42, 2:42, 3:42, 4:42 eta 5:42. Kontrako noranzkoan, trenak Bermeotik 0:18an, 1:18an, 2:18an, 3:18an, 4:18an, 5:18an eta 6:18an irtengo dira.

Irailaren 10eko eta 17ko larunbatei dagokienez, Zornotza eta Bermeo arteko ohiko zerbitzua indartu egingo da Gernika eta Bermeo arteko zenbait irteera berezirekin. Horrela, Gernika eta Bermeo artean, trenak orduro ibiliko dira, gutxi gorabehera, gau osoan zehar. Zornotzatik Bermeorako irteerak honako orduetan izango dira: 0:19, 2:19, 4:19 eta 6:19an. Gernikatik Bermeorantz, 23:33, 0:42, 1:42, 2:42, 3:42, 4:42, 5:42 eta 6:42an. Kontrako noranzkoan, Bermeotik irteerak ordu hauetan egingo dira: 23:39 (Zornotzara arte), 0:18 (Gernikara arte), 1:18 (Zornotzara arte), 2:18 (Gernikara arte), 3:18 (Zornotzara arte), 4:18 (Gernikara arte), 5:18 (Zornotzara arte) eta 6:18 (Gernikara arte).

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotrenen kontua ere.