Euskotrenek gaueko zerbitzua eskainiko du Zarauzko Euskal Jaia dela eta

Entradilla

Euskotrenek gaueko zerbitzua eskainiko du Zarauzko Euskal Jaia dela eta

Body

Zarauzko Euskal Jaia dela eta, Euskotrenek trenen eta autobusen zerbitzu berezia eskainiko du ostiralean, irailaren 9an.

Alde batetik, trenen gaueko zerbitzua eskainiko da Zumaia-Donostia/Amara tartean. Trenen irteerak, irailaren 9tik 10era bitarteko gauean, ordutegi honekin egingo dira:

•    Zumaia-Donostia/Amara: irteerak Zumaiatik 0:00etan, 0:30ean, 1:00ean, 1:30ean, 2:30ean, 3:30ean, 4:30ean, 5:30ean, 6:00etan, 6:30ean eta 7:00etan.

•    Donostia/Amara-Zumaia: irteerak Amaratik 23:20an, 23:50ean, 0:20an, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean eta 4:50ean.

Zarauztik Donostiarako gaueko trenak 0:08, 0:38, 1:08, 1:38, 2:38, 3:38, 4:38, 5:38, 6:08, 6:38 eta 7:08 orduetan aterako dira. Kontrako noranzkoan, gaueko trenak Zarauztik Zumaiara 23:50, 0:20, 0:50, 1:20, 2:20, 3:20, 4:20 eta 5:20ean irtengo dira.

Zarautz-Getaria-Zumaia tartean gaueko autobus zerbitzua ere eskainiko da, Euskotrenek kudeatzen duena Lurraldebus foru sistemarako. Zarauztik (San Pelaio) irteerak irailaren 9tik 10erako gauean izango dira, 0:30ean, 1:30ean, 2:30ean, 4:30ean, 5:30ean, 6:30ean eta 7:30ean.

Zerbitzu berezi hauen helburua jaiaz gozatzeko garraio publikoaren aukera eroso bat eskaintzea da.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotrenen kontua ere.