Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko lau tren jarriko ditu martxan irailaren 9tik 11ra bitartean

Entradilla

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko lau tren jarriko ditu martxan irailaren 9tik 11ra bitartean 

Body

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak irailaren 9tik (ostirala, jaieguna Gipuzkoan) eta 11ra (igandea) bitartean lurrunezko lau tren jarriko ditu martxan. 

Lurrun-trenak honako ordu hauetan irtengo dira museotik (Azpeitia) Lasaora: 

•    Ostirala, irailak 9:12:00 etan.
•    Larunbata, irailak 10: 12:00etan eta 17:30ean.
•    Igandea, irailak 11:12:00etan.


Museoaren instalazioen irekiera-ordutegia honako hau izango da datozen egunetan: 
•    Asteazkena eta osteguna (irailak 7 eta 8): 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era. 
•    Ostirala 9 (jaieguna): 10:30etatik 14:00etara. 
•    Larunbata 10:10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara. 
•    Igandea 11:10:30etatik 14:00etara. 

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren multzo onenetakoa du ikusgai bere instalazioetan. Era guztietako ibilgailuak ditu: lurrun-lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak; automotorrak eta hainbat motatako bagoiak.

Era berean, Urolako Trenaren garai bateko tailerra tarteko, Euskadiko makina erremintaren multzorik osatuenetako bat eskaintzen du eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusgaiak ditu, bai eta munduko trenbide-erlojuen bildumarik onenetakoa ere.


Jendearentzako informazioa

•    Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elortza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•    Informaziorako telefonoa: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
•    Webgunea: www.euskotren.eus