Concierto summer live 22 Zarautz

Entradilla

Euskotrenek uztailaren 29an gaueko tren- zerbitzu berezia eskainiko du, Zarautzen ospatuko den 'Summer Live 22' jaialdia dela eta

Body

Uztailaren 29an Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Zarautzen ospatuko den 'Summer Live 22' jaialdiko kontzertuetan sortzen diren joan-etorriak errazteko.

Uztailaren 29tik 30erako gauean, kontzertuak amaitu ondoren, Zumaia eta Amara artean zirkulazioak egongo dira, noranzko bietan. Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotren-en kontua ere.