Zerbitzu bereziak

Entradilla

Trena E1: gaueko zerbitzu berezia Ermuko eta Zornotzako jaiak direla eta

Body

Uztailaren 23an (larunbata) Euskotrenek gaueko ohiko tren‑zerbitzua indartuko du Ermuko Santiagoak eta Zornotzako Karmenak ospatuko direla-eta. Gainera, uztailaren 24tik 25erako gauean zerbitzu berezia eskainiko da Ermuko jaiengatik.

Uztailaren 23tik 24rako gauean larunbat gauetako ohiko zerbitzua (trenak bi orduan behin Matiko / Deba / Matiko ibilbidean) indartuko da; Amorebieta-Traña/Zaldibar eta Ermua/Deba irteerak egongo dira.

Zornotza / Bermeo arteko zerbitzua larunbat gautik igande goizera doan gauetako ohiko zerbitzua izango da; trenak bi orduan behin ibiliko dira, baina 06:51n Zornotzatik tren bat irtengo da. Zornotzako geralekua gaueko ordutegian itxita egongo da eta zerbitzua herriko geltokitik emango da (metro gutxitara dago).

Halaber, 24tik 25erako gauean Ermuko jaiengatik zerbitzua emango da; trenak Ermua eta Eibar artean ibiliko dira 30 minutuan behin gau osoan zehar bi noranzkoetan.

Euskotrenek trenez mugitu nahi duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko APP ofizialean zein www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean. Horrez gain, gogorarazten dugu maskara erabiltzeak derrigorrezkoa izaten jarraitzen duela garraio publikoan.

Informazio gehiago behar izatekotan, erabiltzaileek Euskotreneko langileak dauden geltokietara jo dezakete, 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete edo Twitterreko @euskotren kontura idatz dezakete.