Burdinbidearen Euskal Museoa

Entradilla

Burdinbidearen Euskal Museoa: diesel eta lurrun trakziozko trenak abuztuan

Body

Abuztua heldu da eta Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak diesel trakziozko tren historikoen ohiko ibilbideak berreskuratuko ditu. Abuztuaren 2tik aurrera, asteartetik ostiralera (lanegunak) egunean irteera bi eskainiko dira —12:00etan eta 17:30ean—, Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museotik Lasaoko geltokiraino. 


Lurrun-trenak egin ohi duen ibilbide berbera da, baina hori asteburuetan bakarrik egoten da martxan. Asteburuetako irteeren ordutegia ondorengoa da: 


•    Larunbatak: 12:00etan eta 17:30ean.
•    Igandeak: 12:00etan.

Museoak honako ordutegi hau izango du:

•    Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
•    Igande eta jai egunetan (astelehena izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren multzo onenetakoa du ikusgai bere instalazioetan. Era guztietako ibilgailuak ditu: lurrun-lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak; automotorrak eta hainbat motatako bagoiak.

Era berean, Urolako Trenaren garai bateko tailerra tarteko, Euskadiko makina erremintaren multzorik osatuenetako bat eskaintzen du eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusgaiak ditu, bai eta munduko trenbide-erlojuen bildumarik onenetakoa ere.


Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elortza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informaziorako telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus