Astelehenean, hilak 4, itxiko da San Pelaioko geralekua, Zarautzen, obrengatik
Datorren astelehenean, hilak 4, San Pelaioko geralekua itxi egingo da, baita Lapurdi eta Mitxelena kaleak lotzen dituen azpiko pasabidea ere, ETS gune horretan nasa berriak jartzeko eta trenbide azpiko sarbidea zabaltzeko egiten ari den obren aurrerapena dela eta. Geltoki horrek trenbide zerbitzua ematen dio Zarauzko ekialdeari.
Inurritzako azpiko pasabidea 12 hilabetez kentzeko, eskailera finkoak eta arrapalak dituen pasabide bat jarriko da Zumaiarako noranzkoan, 100 bat metrora. Bestalde, geralekuko erabiltzaileek behin-behineko geltoki berria erabili beharko dute.
Zarauzko behin-behineko terminala hilaren 18tik dago martxan, eta gaur egungotik 150 metrora dago, Donostiarako noranzkoan, Lapurdi kaleko 11 eta 13 zenbakien parean. Martxan jartzearekin batera, talde teknikoek egungo geltokia eraisteari ekin ahal izango diote, eta, ondoren, azpiegitura berria eraikitzeko lanei.