Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena E2 (ekainak 25): gaueko tren zerbitzu bereziak Irungo San Martzial jaiak direla eta.

Body

Irungo San Martzial jaiak direla eta, Euskotrenek hilaren 25eko gauean gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Lasarteko Oria-Hendaia artean. Honek, ohiko eskaintza osatuko du. Lasarte-Hendaia arteko larunbat gauetako zerbitzua, orduro, tren bereziekin indartuko da gau osoan zehar (larunbatetik igandera). 

Lasarte-Hendaia artean trenak 30 minutuz behin ibiliko dira 22:30ak 01:00ak bitartean eta orduro 1:00etatik 7:00etara. Zerbitzua Amara-Altza artean osatuko da zirkulazioa eskainiz gau osoan zehar.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotrenen kontua ere.